goiena.eus

Jolasenea mahai jolasen elkartea aurkeztu dute Antzuolan

  Kultura  Antzuola

Bi deialdi egin dituzte maiatzerako mahai jokoetan aritzeko eta hauetan interesa duen edonori zabalduak daude.

Jolasenea mahai jolasak gustuko dituen lagun talde batek sortu duen elkartea da. Beraien helburua beraien etxeetan pilatzen joan diren mahai jolasak ezagutzera eman eta hauetan interesa duen edonori jolasa erakutsi eta jolastera gonbidatzea da. Banaka, binaka, taldeka, konpetitiboak zein kooperatiboak, eta adin ezberdinetarako egokiak diren jokoak daude eta hauek antzuolarren artean zabaltzeko bi deialdi antolatu dituzte.

Lehenengoa maiatzaren 14an izango da, Olarango ekintza aretoan, Antzuolako lehenengo Catan txapelketa antolatuko baitute. Parte hartzeko izena eman behar da eta irabazleak Exploradores mahai jolasa eta estatu mailako finalean egoteko aukera izango du.

Bigarrena, maiatzaren 28an izango da eta kasu honetan Antzuolako lehenengo Carcassone txapelketa antolatu dute. Parte hartzeko izena eman behar da ere eta Olarango ekintza aretoan izango da. Irabazlearentzako saria San Juan mahai jolasa eta estatu mailako finalean egoteko aukera izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa