goiena.eus

Apirilaren 24an irekiko da Antzuolako udalekuetan izena emateko epea

 Antzuola

Udalekuak uztailaren hasieran izango dira; hilaren 3tik (astelehena) 13ra (osteguna) bitartean. Umeen eta begiraleen izen-ematea Aste Santuetatik bueltan hasiko da, apirilaren 24tik (astelehena) maiatzaren 5a (ostirala) bitartean.

Umeen izen-ematerako bi aukera
- Udaletxean. Eskolan banatutako orria eta ordainketa ziurtagiria udaletxean aurkeztuz.
- On line, www.antzuola.com webgunearen bidez. Sareko izen-ematea zuzen egin dela baieztatzen duen mezua bidaliko da kultura@antzuola.eus helbidetik. Halakorik jaso ezean, izen-ematean arazoa egon dela esan nahiko du eta beraz ez dela gauzatu.

Begiraleen izen-ematea
Maiatzaren 5eko 14:00ak arte egin ahalko dira izen-emateak Udaletxeko idazkaritzan.
 
Aihertarrak udalekuetan
Aurten ere, Aiherrako eta Antzuolako umeen arteko harremana sustatu eta sendotzeko asmoz, Aiherrako umeek hartuko dute parte udalekuetan: uztailaren 9an, domekan, etorriko dira eta udalekuen azken eguna arte egongo dira.
Etxean aihertarren bat hartzera animatzen diren familiek udaletxean eman dezakete izena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa