Apirilaren 8an, 00:30-01:00 tartean, iritsiko da Korrika20 (egubakoitzetik zapatura arteko gauean) Antzuolara. Hori dela eta, apirilaren 7an, ekintza ugari izango dira Korrika aurreko giroa berotzeko. Zozketa ere antolatu dute, eta besteak beste, herri kilometro bat zozketatuko dute.
Egitaraua
16:00 Korrika txikia.
17:00 Puzgarriak.
Arratsealdean triki-poteoa.
21:30ean afari herrikoia eta korrikaraokea.
Nagusien menua 15 euro eta haurrena 11 euro. Afarirako txartelak Aitz Garbin, Martin okindegian eta liburutegian egongo dira salgai. Domeka, apirilak 2, izango da txartelak erosteko azken eguna.
Bestalde, Iruñeara joan nahi dutenentzako autobusa antolatu da eskualdean; Antzuolako geltokira 09:15ean iritsiko da apirilaren 9an. Izen-ematea Aitz Garbi tabernan izango da, 10 eurotan.
Zozketa
Korrika dela eta produktuz betetako otarra zozketatuko dute; baita herri kilometro bat ere, lekukoa eramanez.