Ipuinak kontatzearen arteaz eta ahozko tradizioko istorioak gordetzeko garrantziaz Antzuolan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mar. 13a, 11:38

Gaur, martxoak 13, astelehena, solasaldi-tailerra eskainiko du Antzuolako Udalak Virginia Imazen eskutik: Y que tenga de repente. Tailerra 18:00etan izango da Olaranen. 

Virginia Imaz, ipuin kontalaria da, baina baita pailazoa, eta irakaslea ere bada. Honakoa dio berak gaurko tailerrari buruz: "Ahozko narrazioaren doaietara gerturatuko gara. Jendeak betidanik kontatu izan du. Kontatzen dugu mundua kontatzeko eta munduari kontatzeko. Baita beldurrak ateratzeko, esperantza emateko, beste mundu batzuk posible direla imajinatzeko, sendatzeko, hezteko... eta konturatzeko tribu bateko partaide sentitzen garela. Kontatzen duguna gara". 

"Saio honekin eta ipuinen maratoiarekin gure bizitzan ahozkotasunak duen garrantziaz hausnartzera" gonbidatu nahi du jendea Imazek. "Pertsonok" dio "odol, hezur eta haragiz eginak gaude. Eta ametsez. Ipuinak ametsen azala dira. Sustraiak eta hegoak ematen dizkigute. Gogorarazten digute zeintzuk garen, zer izatera iritsi nahi dugun hobeto imaginatu dezagun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak