Lehenengo zatian batez ere jokoa nahiko kotrolpean izan dute etxekoek eta bi gol egin arren besteren bat egiteko aukera izan dute ere. Liderra zelaian lekua topatu ezinik egon da eta momentu askotan Billabonako jokalariak lekuz kanpo egon dira; hori ederto aprobetxatu dute etxekoek baloi luzeak jokatuz. Ander Aranak zabaldu du markagailua 17. minutuan eta 39.ean Oxel Apraizek egin du bigarrena Alonsok eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat maisuki aprobetxatuz.
Bigarren zatian ere buruz beste gol bat egin dute etxekoek, Alonso aurrelariak, baina ustezko jokoz kanpokoa dela eta epaileak baliogbetu egin du horrek ekarritako protestekin. Bigarren zatian etxekoek ederto sufritu dute; Billabonakoek baloia lurrean zela erosoago jokatu dute eta aukera bat edo beste izan arren defentsako lana gogoz egin dute Antzuolarrek. Altube atezainak ere geldialdi garrantzitsuak egin ditu hiru puntuak Eztalak geratu eta Lehenengo Erregional mailako lidertza eskuratu al izateko.