Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleekin izan da eta elkar asko ikasi dutela dio Melissa Piesche: "AEBetako irakasteko metodologia soilik ezagutzen dut eta beste herrialdetan nola lan egiten den jakiteko interesa neukan, oso gustura egon gara".
"Oso aberasgarria da ingelesa soilik dakien pertsona bat gure artean izatea. Ikasleek berarekin ingelesez soilik komunikatu daitezke-eta. Hasieran lotsati azaldu baziren ere irekitzen joan dira eta beste irakasle bat izango balitz bezala tratatu dute", dio ingeleseko irakasle Laura Pascualek.
"Bere kultura eta hezkuntza ere ezagutu dugu eta asko ikasi dugu elkarrekin. Guk egiten ditugun gauzak nola egiten dituzten han ere galdetu diegu. Ipuin bat ekarri digu eta bere pertsonaia Flat-ekin bidaiatu dugu", gaineratu du irakasleak.