Sara Majarenas presoaren alabak jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egubakoitzean

Maider Arregi 2017ko urt. 18a, 09:59

Elkarretarate berezia deitu du Ez dot moztuko Bizarra taldeak Sara Majarenas presoaren alabak jasandako erasoa salatzeko. Zurrategin egingo dute elkarretaratzean 19:00etan.

"Asteburuan Sara Majarenas presoaren alabak jasandako erasoa dela-eta, egubakoitzean 19:00etan Zurrategin egingo den elkarretaratzean hilketa saiakera hori eta euskal presoen sakabanaketa salatuko ditugu, baita Majarenas askatzea eskatu ere. Izan ere, hiru zapalkuntza batu dira Majarenasen kasuan: Euskal Herriarena, kartzela sistemarena eta patriarkatuarena", azaldu dute Ez dot moztuko Bizarra taldeak.

"Majarenasen alaba Izar, aitak larriki zauritu du. Sara Majarenasek kondenaren 2/3ak beteta ditu (espetxetik kanpora behar luke) eta dispertsioaren ondorioz Euskal Herritik 600 kilometrotara dago. Alabak orain amaren maitasuna behar du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak