Korrika antolatzeko batzarra egingo da eguaztenean

Maider Arregi 2017ko urt. 17a, 09:54

Aurtengo Korrika gertatzeko lehenengo bilera egingo da eguaztenean, 18:30ean udaletxeko beheko gelan. Antzuolatik apirilaren 8an, egubakoitza helduko da 01:00etan. Korrika Batzordeak herritar oro animatu gura ditu parte-hartzera.

Korrika Debagoienean

Debagoienetik apirilaren 8an pasako da Korrika. Gauerdian, 00:20 inguruan sartuko da Osintxutik Bergarara, Bergarako irteerara 00:45ean iritsiko da, Antzuolara 01:00etan helduko da eta Deskargara, berriz, 01:30ean. Zumarragatik Goierri alderako bidea hartuko du ostean, eta 11:15ean iritsiko da Udanara, Oñatiko sarrerara 11:45ean helduko da, irteerara 12:15ean eta Zubillagara 12:24an iritsiko da. Elorregitik 12:30ean pasako da, Arrasateko sarrerara 12:50an iritsiko da, irteerara 13:25ean, eta Aretxabaletarako bidea hartuko du. Hara 13:30ean iritsiko da, Eskoriatzara 14:00etan helduko da eta Leintz Gatzagara 14:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak