Bernik eta Juanshik lortu dute hilaren 29a jokatuko den finalerako txartela

Txomin Madina Milikua 2017ko urt. 14a, 16:46
Atzoko finala jokatu zuten bi bikoteak.

Bost bikotek hartu zurten parte atzo gauean Mox tabernan jokoan egon zen 2017ko Antzuolako Mus Txapelketako lehen kanporaketan.

Xabier Arregik eta Igor larreak osatutako bikotearen kontra kanporaketako final estua jokatu ostean, Beñardo Kortabarria Berni-k eta Juan Simon Arieta Juanshi-k lortu zuten hilaren 29an jokatuko den finalerako txartela.

Datorren egubakoitzean, zapatuan eta domekan izango dira hurrengo kanporaketak, eta horietan atzo kanporatuak izan ziren bikoteek ez, beste edonork izango du parte hartzeko aukera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak