goiena.eus

Giza eskubideen urraketa salatu dute antzuolarrek

 Antzuola

Gabonetan giza eskubideak aldarrikatzeko egin diren hainbat ekimenetan, 268 antzuolarrek salatu dute euskal preso politikoen giza eskubideen urraketa. Eta bat egin dute urtarrilaren 14an Bilbon giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen alde egingo den manifestazioarekin.

"Aspalditik eta etengabe jasaten ari dira euskal preso politikoak giza eskubideen urraketa. Horren ondorioak latzak dira: isolamendua, gaixo egon arren askatzen ez dituzten presoak, kartzelara joan-etorrietan gertatu ohi diren istripuak, galera emozional eta ekonomikoak, besteak beste", azaldu dute.

"Antzuolan Gabon egunetan aurrera eramandako dinamikan 268 herritarrek (irudian dauden gazteak adibide) salatu dituzte lege hauste eta eskubide urraketa guzti horiek eta bat egin dute urtarrilaren 14an Bilbon giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen alde egingo den manifestazioarekin". Autobusean joan nahi duenak Aitz Garbin izena emateko aukera dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa