Kanporaketak
- Urtarrilaren 13an, egubakoitza 22:30ean (Mox tabernan)
- Urtarrilaren 20an, egubakoitza 22:30ean (Gailur tabernan)
- Urtarrilaren 21ean zapatua, 16:00etan (Ongietorri Jatetxean)
- Urtarrilaren 22an domeka, 16:30ean (Eperra elkartean)
Zortzi hamarrekodun lau usteletara jokatuko da partida bat.
Izena emateko
Jokatu nahi den tokian eman behar da, bikoteko 20 euro ordainduz. Kanporaketa baten bakarrik parte hartu daiteke. Kanporaketa ospatzeko, gutxienez lau bikotek parte hartu behar dute.
Bikoteak
Herritarrez soilik, edo senidetza lotura duen kanpoko batekin edo baita Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin osatu daitezke bikoteak. Inoiz ez bi kanpotarrez.
Finala
Urtarrilaren 29an, domeka, 16:30ean Arin jatetxean. Ondoren sari banaketa eta herrialdekora zeintzuk joango diren adieraziko da. Txapeldunei txapelak jantziko zaizkie. Zortzi erregetara jokatuko da, eta laura bikoteen akordioz (finalean gomendagarria). Finalean zortzi hamarrekodun hiru usteletara jokatuko dira partidak.
Sariak
Partaide bakoitzak oroigarri bat jasoko du, txapelak eta opariak finalean.