Mapa toponimiko berria dauka Antzuolak

Ibon Carmona 2016ko aza. 2a, 14:55

Antzuolako Udalak herriko mapa toponimiko berria aurkeztu du. 2004. urtean atera zuten azkena eta oraingo honetan interesgune ezberdinen izenak eguneratu dituzte.

Antzuolak mapa toponimiko berria dauka. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean atera du Udalak. 2004an egin zen maparekin alderatuz, oraingoak hainbat datu ditu eguneratuak. Horrez gain, aldaketa arkitektoniko ezberdinak ere erregistratu dira. Udalak mapa horien 3.000 ale atera ditu herritarren artean banatzeko.  10.700 euroko kostua izan du.

Hiru mapa ezberdinez dago osatua: mapa toponimikoa, ortoargazkia eta kale izendegia. Modu horretan, kale, auzo, baserri, zein bestelako interesgune ezberdinak eguneratuak geratu dira. Bernardo Kortabarria alkateak, Lierni Legorburu udaleko euskara teknikariak, Valen Moñux Udal aparejadoreak eta Mirari Alberdi Eusko jaurlaritzako toponimia arduradunak aurkeztu dute.

10.700 euroko kostua izan du. Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde politika sailak 7.000 euro jarri ditu eta Hezkuntza, Hizkuntza eta Politika sailak bere izenen datu-basea jarri du eskuragarri.

Mapa berriak hainbat aldaketa arkitektoniko erregistratzen ditu, besteak beste, Torresoroa eraikina, eskola ondoko patio estalia, eta eraikitze prozesuan dauden trenbide eta errepidea. Toponimiari dagokionean, 2004ko maparekin alderatuz, inguruko auzoetako baserrien izenak erregistratu dira, herriko zenbait zerbitzurekin batera.

Valen Moñux Udal aparejadoreak aipatu duenez, mapak 2004ko edizioak izan zituen koordenada akatsak zuzentzen ditu.

Argazkian, Kortabarria, Legorburu, Alberdi eta Moñux.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak