Abian da denboraldia herriko futbol taldeendako. Helburua, baina, AKEk dituen talde guztiendako berdina dela dio Mikel Kerexeta lehendakariak: "Futbolaren bitartez kirola egiteko aukera eman eta batez ere disfrutatzea da helburu nagusia eta denendako dugun asmoa". Entrenatzaileei dagokienez hauek: lehen erregionalean Igor Larrea eta Josu Zubikarai; jubeniletan Jon Madariaga eta Txomin Esnaola; kadetetan Aitor Lete, Mikel Agirre, Aitor Alonso eta Iker Altube; eta infantiletan Iker Gardoki, Ander Aranburu eta Mikel Jauregi.
Futbol eskola
Aurreko astetan baina, futbol eskola osatzen dutenen taldeak aurkeztu zituzten. Guztira, 56 neska-mutikok osatzen dute eskola. Hala, mutilen bi talde osatu dute alebinetan (25 mutiko); benjaminetan talde bakarra (18 mutiko) eta alebinekin eta benjaminekin osatutako nesken taldea ere osatu dute aurten (16 neska). Guztien argazkiak goiena.eus/antzuola helbidean dituzue ikusgai.