Goizean hasi dituzte ekitaldiak antzuolarrek Aiherratik etorritako lagunei egindako ongietorriarekin eta hamaiketakoarekin. Ondoren, ibilbide gidatua egin dute trenbidean barrena Iñigo Ramirez de Okarizen gidaritzapean. Gipuzkoako azken artza azaldu zeneko moduko pasarteak eta historiarekin lotutako beste hainbat kontatu dizkiei bertaratutakoei. Arno Gaztambide Aiherrako auzapezaren esanetan, "urte asko da elkar ezagutzen dugula, baina beti dago zerbait berria ikasteko, gaur ere ikasi dugu egindako ibilbidearekin".
Giroa berotze aldera, eguerdian triki-poteoa egin dute Euskal Herriko txapelketarako prestatzen ari diren Irati Gardoki eta Garazi Kortabarriaren doinuek lagunduta eta ondoren, bazkaria, elizpean. Aiherrakoei 50 bat antzuolar batu zaizkie, ia 120 lagun, beraz, mahaiaren bueltan batu direnak. Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kantu saioa izan dute.