Antzuolako Ongietorri jatetxean hiru bikote sailkatu dira musean

Imanol Beloki 2016ko urt. 17a, 12:57

Zapatuan, Ongietorri jatetxean musean jokatu zutenak.

Mox tabernan jokatutako lehen kanporaketako irabazleak Txarly eta Supi izan ziren, Gailur tabernan, egubakoitzean jokatutako kanporaketan berriz, bi bikote sailkatu ziren; Beko eta Asier,eta Ibai eta Julian. Zapatuan berriz, hamairu bikote batu ziren Ongietorri tabernan eta hiru sailkatu ziren; Serafin eta Anselmo, Gotzon eta Xabi eta Ibon eta Kepa.

Domekan, hamar bikote elkartu ziren Eperra elkartean eta azken kanporaketa honetan bi bikote sailkatu ziren: Kepi eta Txini eta Andoni eta Mikel. Hala, aurrez aipatutako bikoteak, eta atzo sailkatu ziren bi bikoteek jokatuko dute finala Arin jatetxean urtarrilaren 24an.

Txapelketan guztira, 38 bikote izan dira eta guztira zortzi bikote sailkatu dira. Urtarrilaren 24an jakingo da nor den Antzuolako bikote garailea. Jesus Kortabarria Kaxeta-ren esanetan: "Oso pozik gaude partaidetzarekin, jende asko gerturatu da musean jokatzera, eta giro aparta izan da gainera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak