'Verdi que te quiero verdi' antzezlana herritar ororendako gaur

Maider Arregi 2015ko mai. 28a, 10:33

ONCEko talde batek antzeztuta, Verdi que te quiero verdi obra umoretsua izango da ikusgai maiatzaren 28an, 17:00etan hasita, Torresoroan. Herritar guztiendako izango da eta doan.

Krisiaren ondorioz, bizirauteko, euren etxeetako logelak alokairuan jartzen dituzte bi emakumek, eta horren gainean dihardu komediak.

Jose Manuel Langararen zuzendaritzapean, itsuak dira obran parte hartu duten aktoreetatik lau, eta beste batzuek urritasuna zuten ikusmenean –saio aurretik eszenatokiaren neurriak hartu behar izaten dituzte, ondo egokitzeko–; ONCEko afiliatuak dira taldeko kide gehienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak