Herrian jokatzen ari den Mus txapelketako finala bihar, Arin jatetxean

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 24a, 09:38

Herriko bi kanporaketak jokatu ondoren, bihar ospatuko da final nagusia. Arin jatetxean izango da 16:30tan hasita.

Bikote hauek dira herriko azken fase honetan lehiatuko direnak:

  • Sergio Sanchez eta Jabi Berraondo
  • Pedro Iglesias eta Joseba Etxabe
  • Ion Iturbe eta Mikel Lizarazu
  • Joseba Azkarate eta Asier Etxaniz
  • Gotzon Gabilondo eta Xabier Alzelai
  • Felix Alonso eta Claudio Cabrera

Biharko partidak oso lehiakorrak izatea aurreikusten dira, hala izan baitira guztiak.

Zapatuan txapeldun ateratzen diren bikoteak VI. Euskal Herriko Mus Txapelketan lehiatuko dira. Otsailaren 14, 15 eta 16an herrialdeko kanporaketak izango dira, eta martxoaren 8an izango da final nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak