70 lagun inguru animatu dira gaurkoan Antzuolako Gaztetxean bazkaltzera. Aurretik, sukaldaritza lehiaketa egin dutenek pasta platera prestatu behar zuten (Zenbat euro? taldeak irabazi du) eta bazkal aurretik gaztetxeko batukadak girotutako poteoa egin dute.
Baina festa ez da amaitu, eta bazkalosteko jolasen ostean, lunch txiki bat eta Joxe Ripleyren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute festarekin bat egiten dutenek.
Herri guztiarentzako festa
Urte batzuetan ospakizunik egin ez bazen ere, 2009an berreskuratu zuten jaia Antzuolako Gaztetxeko lagunek: "Erantzun ona izan du urtero, eta aurte ere hala izan da, jende ugari gerturatu da aurtengoan ere gaztetxera". 1621ean banandu zen Antzuola Bergaratik. "Egia esan independentzia ospatzeko baino, gazteok elkartzeko aprobetxatzen dugu, ez baitugu egunero aukerarik izaten".
Baina ez da soilik gazteen festa izan, goizeko gastronomia saioan epaile modua herriko bi sukaldari beterano ere aritu baitira. "Herri guztiak izan du bere tokia".