Baserritarrek zapatuan ospatuko dute San Isidro azoka

Maider Arregi 2012ko mai. 16a, 12:59

Gure baserritarren zaindaria maiatzaren 15ean den arren, antzuolarrek zapatuan ospatuko dute egun osoko jaiarekin San Isidro eguna. Hala, goiz eta eguerdi partean artisau eta ganadu azoka izango da plaza inguruan. Ardiek, pottokek, behiek, astoek... hartuko dute herriko plaza. Eta, nola ez herriko artisauen, nekazarien, eta ganaduzaleen produktuak eta animaliak gertutik ikusi eta ezagutzeko aukera ere izango da. Hala, antzuolako bost ganaduzaleren ganadua izango da San Isidro azokan ikusgai.

Artisauei dagokienez, denetarik izango da. Batzuk antzuolarrak eta beste asko kanpotik etorriko direnak: xaboi, txirula, bastoi egileak... Feriak goizeko bederatzietan zabalduko ditu ateak eguerdiko ordu biak arte. Bitartean, parte hartzaile guztiei, urtero ematen zaien moduan, oparia banatuko zaie: aurten, lainoztagailu bana jasoko dute. Eguraldi onarekin Kalebarrenen, herriko plazan eta Bustinzurin izango dira postuak. Giro txarrarekin, aldiz, salmenta postuak eskolako aterpean jarriko dituzte.  12:00etan, txistulariek eta trikitilariek kalejira egingo dute.

Lehiaketak

Kukumarru eta Antzuola eta Antzuolarrak argazki lehiaketen sari banaketak egingo dira, Olaranen, 13:00etan.

Bertso saioa

Barikuan, Torresoroan bertso jaialdia egingo da, 22:30ean, Torreosoran. Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Alaia Martin, Iñigo Izagirre, Aitzol Barandiaran eta Beñat Gaztelumendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak