Alaitz Zabalo: "Ez dut imajinatzen nire bizitza flauta barik, oreka handia ematen dit"

Arritxu Barruso 2012ko mai. 16a, 02:00

Alaitz Zabalok urte asko daramatza flauta jotzen eta orain dela 12 urtetik Euskal Herriko Flauta Orkestrako kidea da. Maiatzaren 12an (zapatua) kontzertua eskaini zuen Torresoroan familiarteko eta lagunen begiradapean.

Zure herrian, etxean, ematen duzun lehenengo kontzertua izan da?

Ez. Beste batzuetan ere jo izan dut, baina orkestrarekin natorren lehenengo aldia da. Programa antolatu genuenean bururatu zitzaidan Antzuolan ere jotzea eta egia esan oso erraza izan da. Oso ondo portatu dira eta ateak zabal zabalik izan ditut.

Nola sentitu zara kontzertuan?

Oso ondo. Hasiera urduritasun puntu bat neukan, baina oso pozik nago asko gozatu dudalako kontzertuan. Sentsazio oso ona izan dut. Horixe zen nahi nuena, nire ingurukoei egiten dudana erakustea eta horrekin disfrutatzea, eta halaxe izan da. Oso pozik nago. 

Solista moduan ere jo duzu momentu batean...

Bai. Momentu hori ere oso berezia izan da eta hor ere asko gozatu dut. Ondo sentitu naiz. 

Musika klasikoa eta garaikidea uztartu dituzue kontzertuan. Flautarekin musika oso ezberdinak egin daitezke, ezta?

Horrela da. Gaur egun flauta oso zabalduta dago musika estilo ezberdinetara. Dena dela guk, gehien bat, orkestrako errepertorioa jotzen dugu. 

Zer suposatzen du flautak zuretzat?

Ez dut imajinatzen nire bizitza flauta barik; flautak oreka handia ematen dit. Bikotekide bat bezalakoa da, bizitza osorako harreman bat sortzen da, nahiko fidela gainera. Zenbat eta hobeto jo orduan eta zoriontsuago zara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak