Euskal Herriko Flauta Orkestraren doinuak zapatuan

Maider Arregi 2012ko mai. 9a, 13:37

Koloretsua eta erritmo biziko kontzertua izango da. Zeharkako flautaren familia osoaz –Sol-en dagoen flautaz, flauta baxuaz, eta flauta kontrabaxuaz– gozatzeko aukera izango da-eta zapatuan, 20:00etan Torresoroan. Lan klasikoez gain gaur egungo piezak ere eskainiko dituzte.  15 lagunek osatzen dute Euskal Herriko Flauta Orkestra. Tartean, Orkestran 12 urte daramatzan Alaitz Zabalo antzuolarra dago. Zuzenekoan Franz Doppler flauta-jotzaile  handiaren obra joko du solista gisa, gainera.

35 urte ditu eta Bilbon bizi da Zabalo.  "Herrian kontzertua emateak urduritasun pixka bat ematen dit; betiko lagunak, familia... bertan izango dira eta ilusio handia daukat", azaldu digu gazte antzuolarrak.

Askotariko erritmoak

Bost obra joko dituzte emanaldian. Horietatik hiru obratan solistak hartuko dutela parte kontatu digu Zabalok.
Musika barrokoa, Mozzart-en Flauta magikoa obra ezaguna, Doppler-en doinu hungariarrak eta Lorkari omenaldia egingo zaion doinua entzuteko  aukera izango da. Askotariko erritmoak

Flauten Aratustea

Kontzertuaren bukaeran gainera, Salvador Espasa zuzendariak idatzitako obra batek borobilduko du emanaldia. "Musika garaikidea duen lana joko dugu Carnaval de flautas izenekoa. Erritmo eta armonia ezberdinak batzen dituzten piezak dira eta flautaren familia osoak hartzen du parte", azaldu digu Zabalok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak