Atez atekoaren jarraipena egiteko batzordea eratuko dute

Usoa Agirre 2011ko mar. 4a, 15:11

Datorren astelehenean, martxoak 7, hasiko gara atez atekoarekin Antzuolan eta hondakinen bilketa sistema berriaren jarraipena egiteko batzordea eratuko du Udalak.

Antzuolako alkate Pedro Iturbek jakinarazi duenez, "atez atekoa martxan jartzea bezain garrantzitsua da bilketa-sistema berriaren jarraipena egin eta hobekuntzak proposatzea. Eta hori denon artean egin behar dugu, atez atekoa antzuolar guztion proiektua baita". Helburu horrekin eratuko da atez atekoaren jarraipen batzordea.

Lana baloratu eta hobekuntzak adosteko

Udalak eta herriko eragileek osatuko dute jarraipen batzorde hori. Behin atez atekoa martxan jarrita, maiztasun jakinez bilduko dira ordura arte egindako lana baloratzeko eta hobekuntzak adosteko. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute bilera horietan.

Batzordearen lehen bilera martxoaren 16an egingo da, Olaranen, 18:30ean. Bilera horretan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie herriko elkarte guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak