Martxoaren 7an hasiko dira atez ateko bilketarekin Antzuolan

Mireia Bikuña 2011ko urt. 20a, 13:40

Data hori eman dute Debagoieneko Makomunitateko arduradunek. Hori horrela, atez ateko bilketa egiteko materiala, kuboak eta gida praktikoak, otsail bukaeran banatuko dute Antzuolako etxe guztietan.

Gainera, herritarrei informazioa banatzeko bulegoa astelehenean, hilaren 24an, 17:30ean zabalduko dute. Bestalde, herritar guztiengana heltzeko hitzaldiak egingo dituzte: lehen batzar orokorra hilaren 24an egingo dute. Dena den, antzuolarrek beste hainbat bide izango dituzte zalantzak argitzeko: 900 70 10 87 doako telefonoa; atezate@debagoiena.com helbidea; www.debagoiena.com/atezate; eta sare sozialetan: www.facebook.com/atezate eta www.twitter.com/atezate.

Ikastaroen egutegia

  • Urtarrilak 24, 18:30ean, Torresoroan: hasierako batzarra.
  • Urtarrilak 31, 18:30ean, Torresoroan: landa-auzoak.
  • Otsailak 1, 18:30ean, Torresoroan: plazatik gora.
  • Otsailak 2, 18:30ean, Torresoroan: plazatik behera.
  • Otsailak 3, 18:30ean, Torresoroan: gaztelaniazko saioa.

Autokonposta

Gainera, autokonposta egiteko kanpaina martxan jarriko dute. Alkateak dei egin die lur-mutur bat duten herritarrei. Konposta-kaxa eta konposta egiten ikasteko ikastaroa doan izango dituzte, eta %20ko hobaria izango dute hondakinen tasan. Interesatuek informazio bulegoan eman dezakete izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak