Herriko ganaduzaleak eta artisauak San Isidrotan

Aintzane Irizar 2005ko mai. 16a, 16:59

Zapatuan ospatu zuten herriko baserritar zein kaletarrek San Isidro eguna; ohitura den bezala, azoka egin zuten egun horretan, Herriko Plazan.

Herriko ganaduzaleek ganadu mota ugari ekarri zuten: behorrak, pottokak, ardiak, txahalak, behiak, idiak, astoak eta ahuntzak.

Ganaduaz gain, baina, artisauak ere egon ziren zapatuko azokan, herritarrak hauek ere. Diego Sanchez (makilak), Joseba Gastiain (txirulak) eta Francisco Castro (aulkiak) izan genituen, batetik. Bestetik, ezin izango dugu ahaztu bolilloak egiten jo eta sua jarduten duen emakume taldea.

Eguerdi partean elkartu zen jende gehien plazan; aurretik, Trekutz elkartetik pasatuta zeuden asko. Izan ere, salda banatu zuten elkarte horretan, bezperan Florentino Lamarianok gertatutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak