Herri txiroekin elkartasun ekimena aurkeztuko dute

Leire Kortabarria 2005ko urt. 31a, 15:49
Herri txiroekin elkartasun konpromisoa eskatu nahi dio Eusko Jaurlaritzari plataforma batek, eta EAE osoan dihardute proposamena azaltzen. Datozen egunotan, Antzuolan horren inguruko ekintzak egongo dira, Anelkarrek bideratuta. Esaterako, hitzaldi bat bihar, martitzena.contributors:

Josetxo Rivierek hitzaldia egingo du bihar, otsailak 1, Olaran etxean, 19:00etan. Horren helburua da EAEn plataforma horrek aurkezten diharduen proposamenaren gaineko azalpenak ematea. Bi gai nagusi landuko dituzte: herri txiroen kanpo zorra, eta bidezko merkataritza.

Bestalde, beste herri batzuetan egiten ari diren bezala, Antzuolan ere ekimen horren aldeko sinadurak bilduko dituzte asteburuan. Otsailaren 5ean, zapatua, San Blasen egongo dira, eta 6an, domeka, Herriko plazan. Helburua da EAEn 30.000 sinadura batzea Eusko Legebiltzarrean proposamena aurkezteko eta Eusko Jaurlaritzari konpromiso hura har dezan eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak