Beheko Auzokoek kartelak jarri dituzte balkoietan

Aintzane Irizar 2005ko urt. 24a, 10:57
Beheko Auzoko bizilagunek Denon artean erabakitzeko. Moratoria orain dioten kartelak jarri dituzte balkoi eta leihoetan.

Era horretan, auzotarrek eskatu nahi dute Udalak eskuartean dituen proiektuen gaineko erabakiak hartu aurretik, herritarren iritzia kontuan har dezala. Beheko Auzoan, plaza gorrian, etxebizitzak egitea eta Sagastin, berriz, Kultura eta Gizarte Etxea egitea aurrez ikusten dituzte Udalaren proiektu horiek.

Auzotarrek zera adierazi digute: “Gauzak beste era batera egin behar direla esan nahi diogu Udalari; horrelako proiektu garrantzitsuen aurrean, denon iritzia kontuan hartu behar dela”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak