Izaskun Larrañaga, Pausokako presidentea: "Eskolako zaintza zerbitzuarena oso gai konplexua eta korapilotsua da, asko eztabaidatu beharrekoa"

Aintzane Irizar 2004ko aza. 18a, 14:15
Martitzenean, hilak 23, urteko batzarra eta batzar berezia egingo ditu Pausokak. Batzar horietan landuko dituzten gaien gainean eta eskuartean dituzten erronken gainean berba egin dugu Izaskun Larrañagarekin.

Ze gai landuko dituzue urteko batzar orokorrean?

Batzar orokorrean, betikoa: urteko diru kontuak, urteko ekitaldiak zela joan diren aipatuko dugu eta datorren urteari begira ditugun erronken gainean ere jardungo dugu. Gainera, batzordekide berriak aukeratuko ditugu. Baina, aurretik, batzar berezia egingo dugu, estatutuetako bi puntu aldatzeko; batetik, batzordeak sei bokal izan beharrean, zazpi izatea erabakiko dugu; haurtzaindegiko ordezkaria izango da zazpigarren hori. Bestetik, batzordekide izateko baldintzetako bat ere aldatuko dugu.

Zela joan da urtea?

Ondo, balorazio positiboa egiten dugu. Urtero bost ekintza antolatzen ditugu: Santo Tomas eguneko azoka, Gabonetan abestera irteten gara, aratusteetan torrada jana, jaietako umeen herri bazkaria eta tortilla lehiaketa; guraso askok parte hartu du ekintza horietan eta oso balorazio positiboa egiten dugu. Ikastaroak ere antolatu ditugu eta parte hartzea handia izan da.

Ze erronka dituzue aurrera begira?

Alde batetik, haurtzaindegia zabalduko dute laster eta hori erronka handia izan da. Bestetik, zaintza zerbitzuaren gaia darabilgu eskuartean; eskola orduetatik kanpo eskolak zaintza zerbitzua eskaintzearen gaia, alegia. Egia esan, oso gai konplexua eta korapilotsua da eta asko eztabaidatu beharrekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak