Hamargarren edizioan, Antzuolako argazki lehiaketak berritasun nagusi bat dakar: hain zuzen, e-mailez bidalitako argazki onenaren atala. Hor, bakoitzak bi argazki bidali ahal izango ditu kultura@antzuola.net helbidera. Saria 100 eurokoa izango da.
Gainerako oinarriak ohikoak dira:
- Antzuolan jaio edo bizi den edozeini dago zuzenduta
- bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, koloretan nahiz zuri-beltzean, eta argazki bakoitzak bere izenburua izan beharko du
- euskarria 30 x 40 zentimetrokoa izango da, eta kartulina finez egina
- udaletxean aurkeztu behar dira, urriaren 29an, azken egunez
- maila nagusietan, 150 eta 90 euroko sari bana emango dute.
Eskulanak
Eskulan ikastaroa deitu berri du baita Udalak. Urriaren 7tik ekain bukaera arte izango da baina bi hileko etenaldiarekin, eguenetan, 14:30-16:00 edo 16:00-17:30. Prezioa da 70 euro.