Deba Arroko txapelketa irabazi dute kadeteek

Aintzane Irizar 2004ko eka. 30a, 14:39
Zapatu arratsaldean jokatu zituzten Eskoriatzan, Deba Arroko pilota txapelketako finalak. Kadete mailan, Aitor Jauregi eta Aitor Mendizabal antzuolarrek irabazi zuten txapelketa. Elgoibarko bikotearen aurka jokatu zuten finaleko partidua.

Deba Arroko txapelketa irabazi eta Antzuolara ekarri zuten txapela Aitor Jauregi eta Aitor Mendizabal kadete mailako pilotariek. 22 eta 17, hain justu, irabazi zuten Olaldekoek, Elgoibarko Lagunak pilota elkarteko Portu eta Txurrukaren aurka.

Urduri samar hasi zuten partidua Jauregik eta Mendizabalek, baina, pixkanaka euren jokoa hobetzen joan ziren. Lehendabiziko zatian, nahikoa parekatua izan zen partidua. 13na jarri zirenetik aurrera, baina, hautsi egin zen partidua eta antzuolarrak jarri ziren aurretik, 19 eta 13. Elgoibarreko bikoteak 16 tanto egin zituen, azkenean. Deba Arroko finalera heldu aurretik, lan bikaina egin dute antzuolarrek txapelketan osoan zehar. Lehendabiziko fasea Debagoieneko bikoteek jokatu zuten euren artean; kadete mailan, antzuolarrak lehendabiziko postuan sailkatu ziren, Debagoienean. Horrela, finalerdietarako sailkatu ziren, bigarren faserako, hain zuzen ere.

Finaleko partidua Jauregik eta Mendizabalek jokatu zuten arren, hiru pilotarik jardun dute txapelketa horretan; eurekin batera, Asier Longaresek hartu du parte. Bestalde, senior mailakoak txapelketatik kanpo geratu ziren lehenengo fasean.

Gogoratu behar dugu, bestalde, Aitor Mendizabalek, eskuz banaka ere lan oso ona egin duela aurten: ETB Kantxa txapelketan, final-laurdenetara iritsi zen.

Alebinak ere bikain

Eskola arteko txapelketan ere lan bikaina egin dute Antzuolako pilotariek. Bigarren sailkatu dira alebin mailako pilotariak Deba Arroko txapelketan; Bergara izan da txapelduna.

Kepa Etxanizek, Iñigo Iparragirrek, Jon Madariagak, Andoni Narvaezek eta Andoni Zabalok hartu dute parte txapelketa horretan. Aurreko astean jokatu zituzten finaleko partiduak Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak