HZk lortu du boto gehien

Aintzane Irizar 2004ko eka. 15a, 14:26
Europa osoan gertatu zen bezala, abstentzioa izan zen Antzuolan ere Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako protagonista nagusia.

Botoa emateko eskubidea zuten 1.654 antzuolarretatik 854 besterik ez ziren joan hautestontzietara. %48,34, hain zuzen ere, izan zen abstentzioa Antzuolan. Hala ere, Debagoieneko herri gehienek izan zuten Antzuolak baino abstentzio handiagoa.

Herritarren Zerrenda garaile

Antzuola izan zen Herritarren Zerrendak boto gehien eskuratu zuen Debagoieneko herri bakarra. 291 herritarrek eman zion botoa HZri; EAJk 241 boto eskuratu zituen; EA izan zen hurrengo boto gehien lortu zuena, 120, hain zuzen ere; PSOEk 115 lortu zituen, PPk 34, Aralarrek 31 eta Ezker Batuak 11.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak