Martxoaren 7tik apirilaren 16ra egingo dute Santiago bidea La flecha amarilla saioko lehiakideek. Hamabi lagunek hartuko dute parte, Begoña Egaña tartean. Astelehenean deitu zioten saioko arduradunek, berria emateko.
Zera azaldu digu Begoñak: "Bi aldiz pentsatu gabe deitu nuen lehiaketarako; egia esan, casting bat zer den ikusteko gogoa ere baneukan".
Casting-ean 570 lagunek hartu zuten parte, eta hamabi besterik ez dituzte aukeratu.
Santiago bidea egiten duen hirugarren aldia izango da Begoñarendako, eta gogoz dago.
Ia, bada, apirilaren 16an Santiagora iristen den antzuolarra!