Mikel Laskurain eta Belen Cruz-ek antzezturiko lana da Arrautza delikatuak. Taberna batean hasten da istorioa, emakume batek ikerketa bat aurkeztuko die tabernan dauden txikiteroei. Horietako bat emakumea bere aiton-amonen istorioa kontatzen ari dela ohartuko da.
Arrautza delikatua, euskara
Hortik aurrera hiru istorio ezberdin tartekatuko dira, eta fikzioa fikzioaren barruan kokatuko da. Bi pertsonaia horien bidez arbasoetatik hasi, frankismoa igaro eta egungo garaira arteko ibilbidea egingo dute ikusleek. Beti ere, arrautza delikatuez arituko dira protagonistak. Zer ote dira arrautza delikatuak? Taldekoen hitzetan "gure hizkuntza da arrautza delikatua eta zaindu beharra dago, usain ederrik, zapore gozorik eta kolorerik gal ez dezan".
Ibilbide luzeko taldea
Hika Teatroa 1989an sortu zuten Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoko Zerbitzuko azken kurtsoan zeuden ikasle batzuk. Kalean eta gaztelaniaz egin zituzten lehen antzezpenak. Azkenaldian Arrautza delikatuak eta Ai ama! lanak antzezten aritu dira. Baina, duela pare bat aste, beren lan berria aurkeztu zuten, Ixa.