Untxien intseminazio zentroa jarriko dute Antzuolan

Eneida Iturbe 2003ko abe. 9a, 12:33
Maria Jesus Gonzalezek herrian zuen untxi granja Euskadiko Untxi-zainen Federazioak hartu du. Untxien intseminazio zentroa jarriko du han Federazioak.

Maria Jesus Gonzalezek Irainen zuen untxi granja Euskadiko Untxi-zainen Federazioak erosi du. Maria Jesusek haragitarako untxiak hazten zituen, Federazioak, aldiz, intseminazio zentroa jarriko du.

Hazitarako untxiak

Frantzian eta Katalunian aukeratutako linea genetiko bereziko berrehun bat untxi ar jarriko dituzte granjan. Horiek balio genetiko handikoak izango dira, eta hazitarako erabiliko dituzte. Euskadiko Federazioak dituen beste granja batzuetako untxi emeak intseminatuko dituzte Antzuolakoen haziarekin. Federaziotik kanpo ez dute salduko, ez hazirik, ezta untxirik ere.

Apirilean martxan

Zuriñe Arroita Antzuolako granjaz arduratuko den Federazioko teknikariaren hitzetan intseminazioak haragitarako untxiak sortzeko lana asko errazten du.

Apirila inguruan jarriko dute martxan granja. Ordurako dena prest izateko, teilatua konpontzen eta garbiketa egiten ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak