Maria Jesus Gonzalezek Irainen zuen untxi granja Euskadiko Untxi-zainen Federazioak erosi du. Maria Jesusek haragitarako untxiak hazten zituen, Federazioak, aldiz, intseminazio zentroa jarriko du.
Hazitarako untxiak
Frantzian eta Katalunian aukeratutako linea genetiko bereziko berrehun bat untxi ar jarriko dituzte granjan. Horiek balio genetiko handikoak izango dira, eta hazitarako erabiliko dituzte. Euskadiko Federazioak dituen beste granja batzuetako untxi emeak intseminatuko dituzte Antzuolakoen haziarekin. Federaziotik kanpo ez dute salduko, ez hazirik, ezta untxirik ere.
Apirilean martxan
Zuriñe Arroita Antzuolako granjaz arduratuko den Federazioko teknikariaren hitzetan intseminazioak haragitarako untxiak sortzeko lana asko errazten du.
Apirila inguruan jarriko dute martxan granja. Ordurako dena prest izateko, teilatua konpontzen eta garbiketa egiten ari dira.