Herriko pilota txapelketa hil honetan hasiko da

Aintzane Irizar 2003ko urr. 2a, 21:47
Olalde elkarteak herri mailako eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du. Bi mailatan jokatuko dute txapelketa hori, eta 15 urtetik gorakoendako izango da. Urrian hasiko da txapelketa.

Juan Tomas Erostegi, Juan Simon Aristi, Josu Zabalo edo Balendin Zabalorengana jo beharko duzue izena emateko, urriaren 10a baino lehen.

Gipuzkoako txapelketa

Bestalde, Gipuzkoako Pilota Txapelketa oraingo asteburuan bertan hasiko da. Zapatuan, 17:30ean, Antzuolan jokatuko dute lehendabiziko partidua, eskuzko txapelketan diharduten nagusiek, Josu Agirrek eta Xabier Biterik, Usurbilgo Andazpe elkartekoen aurka. Kadeteen mailan, Aitor Jauregik, Aitor Mendizabalek eta Asier Longaresek jokatuko dute txapelketan; palaz, Gotzon Zabalok eta Iker Mansok; eta infantil mailan, azkenik, Aitzol Iturbek eta Ibai Zabalok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak