Agur hunkigarri eta jendetsua egin diote Jesus Irizar 'Txutxin'-i

Amaia Txintxurreta Guridi mai 03, 11:21 Oñati

ALBISTEAK

Hileta elizkizun berezian, Oñatz dantza taldeko bederatzi dantzarik Oñatiko banakoa dantzatu zuten Jesus Irizar Txutxin-en hilotzaren inguruan. Parrokiaren kanpoaldean, berriz, txistulariek, Agur jaunak jo zuten merezitako azken agurra emateko.

Bigarrenez ospatuko dituzte jaiak Bergarako Ernai kalean, asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu mai 03, 13:10 Bergara

Bihar, maiatzak 4, hainbat ekintza izango dituzte: crossfit erakustaldia (10:30); Ernaitxoren jaitsiera eta txosna-irekiera (12:00); umeendako jolasak (12:30); bazkaria (14:30); helduendako herri kirolak (17:00); txokolate-jana (18:00); eta Good Vibes eta Low Cost taldeen kontzertuak (19:00). Domekan, hilak 5, ibilaldia (10:00), txosnan odolostea eta txorizoa (12:00) eta sari banaketa izango dituzte (13:30).

San Martin plaza, Bergara
Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza
San Juan Txiki ermita, Eskoriatza