Goienaren magazinea. Debagoieneko gertaerak, tokiak, jarduerak, berriak edota pertsonak protagonista dituen saioa. Kanpoko erreportajeak, platoko elkarrizketak eta solasaldiak batzen ditu.
Emaitza historikoak Debagoieneko judoan
HEMEN DEBAGOIENA

Infantil eta kadete mailako Euskadiko eta Espainiako txapelketak jokatu dira dagoeneko eta bailarako judoak emaitza historikoak izan ditu. Euskadiko txapelketan 11 domina eskuratu zituzten bailarako ordezkariek, horietatik 9 Desoreka Judo taldekoek. Espainiakoan, berriz, urrezko bi domina eskuratu zituzten Desorekako kideek. Espainiako txapelketa aurreko entrenamendu batean sartu zen GOIENA, Markel Urrutia entrenatzailearekin hitz egiteko.