Etxeko argindarreko faktura egokitu eta optimizatzeko aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du Goienerrek maiatzaren 24an 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da (pertsona bakoitzari gutxi gorabeherako 30 minutuko tartea erreserbatuko zaio) Ezinbestekoa da etxeko argindar fakturak ekartzea Izena emateko: 699 99 00 49 / ingurumena@gorbeialdea.eus
Haur eta familiekin jaialdia egingo dute Arizmendi Ikastolan, Aniztasunaren Astearen baitan.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta Elgetako abesbatzaren emanaldia, Espaloian.
Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta diskofesta izango dute umeek.
Jon Artano kazetariak Juana liburua aurkeztuko du.
Dantza Astea: 18:30 Ballet eta dantza garaikidea. Arrasateko Musika Eskola. Herriko Plazan. 19:00 Idibegi: Dantza Garaikidea, Larrua Proiektua (Gasteiz). Herriko Plazan. 19:30-21:30 DJ Reimy Sool Food (Nafarroa). Herriko Plazatik Mitarte kalera. 22:00 DJ Maikel Nigth. Ezkutu tabernan.
Aloña Mendi elkartearen 75. urteurrena eta Euskal Mendi Federazioaren 100.ena ospatzeko, zinema emanaldi berezia gaur. Ikusiko diren lanak dira: Udalatx, Ura eta Atxa (Arrasateko Besaide elkartekoak eginikoa), Oinez dokumentala eta Zuloan Zu, (Aloña Mendi espeleologia taldekoak eginikoa).
Proyecto Larrua dantza garaikideko konpainiak Idi begi lana eskainiko du; idi-probak oinarri dituen pieza da eta gizakiaren eta animaliaren arteko loturaren gaineko hausnarketa erakusten du dantzaren bidez.
Errekaldeko jaiak dira asteburuan eta hauxe da gaurko egitaraua: 19:00etan, etxafuego jaurtiketa. Segidan, txorimalo eta erraldoien konpartsa auzoko kaleetan zehar 19:00etan, pintxopotea auzoan (txosnagunean, Errekaldeko dendan eta Urbia elkartean) 19:30ean, garagardo dastatzea (txosnagunean eta Urbia elkartean) 21:00etan, rock kontzertuak: Etxekalte, Larru Beltzak, Kontralde eta Belako
'Nina' filma (Euskal Herria). Zuzendaria: Andrea Jaurrieta. Iraupena: 105 minutu. Malagako zinemaldian kritika epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Sarrera da bost euro.
Oinarriak ikusgai daude udal webgunean. Kartel proposamenak hilaren 24ra bitartean aurkez daitezke. Lanek originalak beharko dute eta esaldi hau izan beharko dute: Ferixa Nagusiko Jaixak 2024 Elgeta. Herritarrek aukeratuko dute irabazlea, online egingo den bozketa bitartez. Irabazleak 100 euroko saria jasoko du.
San Martin jaiak iragartzeko kartel eta lelo lehiaketak antolatu ziren apirilean zehar. Parte hartu duten kartelak eta leloak ikusteko aukera egongo da maiatzaren 17tik 24ra bitartean kultura etxeko ordutegian.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.
'Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak' erakusketa, Iraunkortasunari hamaika begirada ekimenaren barruan. Debagoiena 2030 iraunkortasun sareak sorturiko eta eskainiriko erakusketa. Goiz eta arratsalde: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.