Naipe-gaztelua

Farandula munduan, arteetan, musikan... beti existitu izan dira botere harremanak.

Barruan zaudela horretaz konturatzen zarenean, hasierako danbatekoa izugarria da. Iritsi zaren mundu berri batean tratu txarrak, jazarpena eta mehatxuak gai-zerrendan daude. Baina zu, esan bezala, iritsi berria zara, katearen azken katebegia. Azkena zarenean, botako zaituzten beldurrez, isilik mantentzen zara, zure atzetik datozenak abisatuz, eta konplize izanda ohera joanez gauero.

Hala ere, danbatekoa handiagoa da pertsona horien fama ezaguna dela ikustean edota batzuetan barre artean ere "asko gustatzen zaio lankideengana hurbiltzea, gehienbat gazteengana" eta horrelakoekin jarrera justifikatzen zaiela ikustean. Albisteetan atera berri da aktore askok beraien zuzendariekin lan egiteari uko egin diotela salaketak medio. Me toomugimendu berri bat omen dator arteetara. Behintzat, horrela, azken katebegi izanda ere, konplize izateari utziko diogu. Bazen garaia karta-gaztelua behera erortzeko. Erortzear zeundeten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak