Emaitza bikainak gimnasia aerobikako Euskadiko Txapelketan

Gimnasia erritmikako eskolarteko txapelketaren bigarren fasea jokatu zen joan den asteburuan Donostian. Eta alebinen eta infantilen talde bana maiatzean egingo den Gipuzkoako eskolarteko finalerako sailkatu dira. Domekan Loiun jokatutako Euskadiko Txapelketan ere gimnastek emaitza bikainak lortu zituzten.

Larunbatean alebin mailako bost talde lehiatu ziren Donostiako Karmelo Balda frontoian, eta igandean, berriz, infantil mailako hiru talde. Egindako lan politaren ondorioz, alebinen eta infantilen talde bana maiatzean egingo den Gipuzkoako eskolarteko finalerako sailkatu dira.
 
Eskolarteko topaketan parte hartu zuten honako gimnastek: Lucia Bachiller, Aines Lezeta, Mara Iglesias eta Irene Egaña.
 
Igandean ere gimnasia aerobikako eskolarteko topaketa eta Euskadiko Txapelketa jokatu ziren Loiun. Gure gimnastek
emaitza bikainak lortu zituzten!
 
Hona hemen emaitzak:
 
Jubenilak taldeka:
  • 1. postua: Nahia Irazola, Sara Yan Azkarate, Nora Marco, Nira Cid eta Eider Vazquez.
Jubenilak hirukotea:
  • 1. postua: Nora Marco, Sara Yan Azkarate eta Nahia Irazola.
Jubenilak bikotea:
  • 1. postua: Nora Marco eta Nahia Irazola.
  • 2. postua: Eider Vazquez eta Nira Cid.
Jubenilak bakarka:
  • 1. postua: Sara Yan Azkarate.
Infantil hirukotea:
  • 1. postua: Ane Aranzabal, Malen Erdabide, Laia Eguiluz.
Infantil bikotea:
  • 1. postua: Ane Aranzabal eta Malen Erdabide.
Kadete bakarka:
  • 1. postua: Laia Eguiluz.
Senior bakarka:
  • 1. postua: Uxue Azkue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak