Hainbat edukiontzi erre dituzte Bergaran eta pertsona bat identifikatu du Ertzaintzak

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 22a, 08:49

Ramon Maria Lili kaleko edukiontziei gaur, apirilak 22, 02:20ak bueltan eman diete su. Bertan zeuden hirurak erre dira eta horiekin batera hiru auto ere bai: bi auto erabat kiskalita geratu dira, eta besteak kalteak izan ditu. Gertaera hori dela eta pertsona bat identifikatu dute eta eginbideak ireki dizkiote ustezko egilea delakoan. Hala eman dute jakitera Ertzaintzatik. Horrez gain, Bergarako Udaltzaingoak baieztatu du beste edukiontzi bat erre dutela Oxirondo Plazan, San Martzialerako bidearen hasieran; sua hartzeaz gain, ordea, ez du bestelako kalterik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak