'Familiak osasun mentalaren eta patologia dualaren aurrean' hitzaldia gaur Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 22a, 14:11

Fedepadual erakundearen eskutik eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Familiak osasun mentalaren eta patologia dualaren aurrean hitzaldia egingo dute gaur, astelehena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:00etan hasita.

Fedepadualeko kideek egingo dute hitzaldia. Batetik Virginia Ortega, hainbat trastorno mental eta kontsumo aktibo dituzten pertsonetan espezializatutako gizarte integratzailea, eta bestetik, Mariasun Zubia, formakuntzaz, irakasle, aisialdiko hezitzaile eta dinamizatzailea, eta psikiatriako eta geriatriako laguntzailea.

Hitzaldiaren helburua da Fedepadual erakundearen lana ezagutaraztea, sortu zenetik egin duena eta egiten ari dena, patologia duala ezagutarazteko. Horrez gain, azaldu dutenez, iritzi publikoa eta erakundeak sentsibilizatzea ere gura dute, "dauden baliabideak egokitzeaz eta patologia dualari heltzeko baliabide berriak sortzeaz gain, azaltzeko senideak sendatzeko prozesuan familia inplikatzeak duen garrantzia".

Modu horretan, honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: egunerokoan familiak bizi dituzten zailtasunak, krisi- uneei nola heldu, eta familien prestakuntza eta ikaskuntzaren garrantzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak