Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Oñatiko bizkotxoa probatu dute herritarrek

  Gizartea  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Ikusmina piztu du herrian Oñatiko bizkotxoak. Jendaurrean aurkeztu dute eta berau dastatzeko aukera ere izan dute herritarrek. Gustura probatu dute Raul Fernandez gozogileak egindako Oñatiko bizkotxoa.

Badator 65. Donostia Zinemaldia!

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Goienak ere jarraipena egingo Donostia Zinemaldiari beste urte batez. Imanol Gallego izango da berriemailea eta hark jasotakoak erakutsiko dira honako saioetan: Goiena telebistako Hemen Debagoiena saioan erreportaje bat eskainiko da egunero, Arrasate Irratian zuzeneko konexioak egingo dituzte eta Goiena.eus-en jasoko dira argazkiak eta bideoak.

Zer behar du gazta on batek?

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Gomiztegi Artzain Eskolan gaztak nola egiten dituzten ikusi ostean, gazta lehiaketetan epaimahai bezala ibiltzen den Alberto Elorza Zelai Zabal jatetxeko sukaldariarekin, gazta dastaketa egin da erreportajean.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 21eko Hemen Debagoiena saioa.

Handia izan da aurtengo sagar uzta

  Gizartea  Aramaio HEMEN DEBAGOIENA

Sagar uzta handia izan da aurtengoa, eta sagar zukua eta sagardoa egiten ari dira Aramaion egunotan. ASE Aramaioko sagardozale elkartekoekin izan gara, eta prozesua nola egiten den azaldu digute.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 15eko saioan, Oñatiko bizkotxoa, Intxortako atea eta Mikel Sagarzazu aktore oñatiarra berbagai.

Kafearen onurak

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Tabernara sartu eta zer hartu? Batzuek argi dute: kafea bezalakorik ez dago. Askotan, kafeinagatik, neurriz edateko esan diguten arren, badirudi onura asko dituen edaria dela.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 19ko Hemen Debagoiena saioa.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

irailaren 14ko programan Oñatiko San Martingo baratze parkea bisitatu du Amaia Txintxurretak, eta Mireia Bikuña Gesalibarko elizan izan da. Txantxiku Ikastolako ordezkariek, bestalde, Kilometroak 2017ren inguruko xehetasunak eman dituzte.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 13ko saioan, Aretxabaletako Aratz elkartearen 25. urteurrena; Edesa Industrialen egoera eta etorkizuna; eta txakolinaren uzta berria izan dira landutako gaiak.

"Errespetuan eta demokrazian oinarrituta, denok gozatzeko moduko eguna izatea nahi dugu"

  Euskara  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Ate joka dago aurtengo Kilometroak, eta Oñatin buru-belarri dabiltza lanean irailaren 24an dena ondo irten dadin. Txantxiku Ikastolako presidente Aitor Guridik eta zuzendari Zigor Ibarzabalek ergun handirako hainbat ohar eta gomendio eman dituzte.

'Puntua': Amaia Arantzabal mendizalea

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Astero bezala, edukiz beteta dator Puntua-ren biharko zenbakia, 118.a. Besteak beste, Amaia Arantzabal mendizale bergararrari egindako elkarrizketa, edota bailarako kirol elkarteetako gidaritzan dauden emakumeen gaineko erreportajea. Eta nola ez, osasunarekin, motorrarekin, modarekin... lotutako adituen kolaborazioak.

Rikardo Perez: "Gardentasun falta nabarmena egon da enpresaren aldetik"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Edesa Industrialen Garagartzako lantegiko enpresa batzordearen presidenteak enpresaren egoeraz eta etorkizunaz hitz egin du, baita zuzendaritzarekin iizan dituzten eta izango dituzten negoziazioei buruz ere.

Juanjo Lopezen hainbat bidaiatako argazkiak, erakusketan

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Argazkigintza eta bidaiatzea gustuko dituen Juanjo Lopez argazkilari bergararrak lehenengoz zabaldu du erakusketa bere argazkiekin herrian. Aroztegin ikusgai daude Lopezek 2009 eta 2017 urteen artean egindako hainbat bidaietan ateratako argazkiak.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 12ko saioan Aitor Arregi Zine zuzendari oñatiarra izan da platoan laster estreinatuko den Handia filmaz berbetan. Maider Arregik Antzuolako eskola handitzeko proiketuaren berri eman du eta Amaia Txintxurreta Juanjo Lopezek Bergaran jarritako argazki erakusketa bisitatu du. Martitzenero moduan sare sozialek ere euren tartea izan dute.