Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Jasone Mendizabal: "Euskaltzaleondako erronka da '11 egun euskaraz' ekimena"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskalgintzako 120 eragile inguru elkartu ziren zapatuan EHUren Donostiako Barriola gunean, Euskarak 365 egun dinamikaren barruan datorren urtean egingo den 11 egun euskaraz ekimenari buruzko lan mintegian parte hartzeko. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek azaldu du ekimenaren muina.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Urriaren 2ko saioan Kataluniako erreferenduma aztertu dute Elgetako alkate Iraitz Lazkanok, Gasteizen legebiltzarkidea den Aitor Urrutiak, eta Bergaran bizi den Jordi Ferrerons kataluniarrak. Aitor Arregik, bere aldetik, Oñatiko San Migel eta Errosario jaietan jasotakoak erakutsi ditu.

Merkataritza Mahaia abian da

  Gizartea  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Tokiko merkataritzaren egoera zein zen jakiteko, Eskoriatzako merkataritza indarberritzeko plan berezia (PERCO) egitea onartu zuen Udalak 2016an. Diagnosia eta ekintza plana egin zituen Ikertalde enpresak, eta bertan jasotakoa merkatari eta ostalariei azaldu zitzaien bilera batean. PERCOn proposatutako ekintzen artean, besteak beste, Merkataritza Mahaia eratzea zegoen.

Ortuak, emakumeak saretzeko

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Arrasateko Ekin Emakumeak elkartekoek bi ortu jarri dituzte martxan Garagartza auzoan. Ortu horiekin lortu nahi dutena da hainbat jatorritako emakumeen arteko elkar ezagutza lortzea, eta euren arteko sarea hobetzea.

Ion Berasategi: "Everesterako bi espedizio uztartu ditut eleberrian"

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Desnivel aldizkariaren 2017ko Literatura Saria irabazi du Ion Berasategi bergararrak Everest. Porque está ahí eleberriarekin. Gabonak baino lehenago argitaratuko dute.

Garun Paralisiaren Eguna, ekintzaz josita

  Gizartea  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Luis Ezeiza Herri Eskolan Tximeleta Gela dute, eta bertan, garun paralisia edo antzeko gaitzen bat duten ikasleen gela egonkor bat dute. Hala, urtero bat egiten dute Garun Paralisiaren Nazioarteko Egunarekin. Aurten, Arrasate eta Bergarako Aspacekoen bisita izan dute, eta, jaialdi moduan, hainbat ekintza egin dituzte.

Txapa Irratiko ateak zabalik

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Bergarako Txapa Irratiak hasi du ikasturte berria eta gaur egun hamasei saio ekoizten dituzte bertan, hainbat herritarrek. Hala ere, norbaitek bere irratsaio propioa egitea nahi baldin badu, jakin dezala zabalik dituela Txapa Irratiko ateak.

Aitor Arregi: "Ikaragarria izan da, guretzat saria 'Handia' Sail Ofizialean egotea zen"

  Kultura  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Pelikula onenari Urrezko Maskorra The Disaster Artist-entzat izan arren, Handia-k ere egin du bere lekua 65. Donostia Zinemaldiko palmaresean: epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du. Pelikularen zuzendari Aitor Arregik eta Zinemaldia bertatik bertara jarraitu duen Imanol Gallego kazetariak hitz egin dute egindako lorpenaz.

Kataluniako erreferenduma aztergai

  Politika  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Kataluniako erreferenduma bertatik bertara jarraitu zuten Elgetako alkate Iraitz Lazkanok, Gasteizen legebiltzarkidea den Aitor Urrutiak eta Bergaran bizi den Jordi Ferrerons kataluniarrak domekan gertatutakoak aztertu dituzte.

Giro ederra izan dute aretxabaletarrek sanmigeletan

  Gizartea  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Kantu afaria, artisauen eta nekazaritza ekologikoaren azoka, Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua eta gehiago izan dira San Migel jaietan herritarrak jai giroan murgiltzeko.

Zer dakigu nazioarteaz?

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Ipar Korea, Venezuela eta Siriak albistegi asko betetzen dituzte, baina badakigu zer gertatzen den horietan?

Bilduma zaleak gara?

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Oporrak bukatu dira, eskolak martxan daude, eta urtero moduan, kioskoak bildumaz bete dira. Badirudi edozer gauzak balio duela, titareak, katiluak, kromoak…

Urrezko maskorra ezagutzen

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Donostiako Ayestaran bitxitegian egiten dituzte Zinemaldiko sariak azken 40 urteetan. Urrezko maskorra gertutik ezagutu eta herritarrek saria nori emango lioketen ezagutuko dugu bideo honetan.

Basotxoko erretiratuak modelo lanetan bikain

  Gizartea  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Lehen aldiz Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkartekoek moda desfile bat antolatu dute, eta euren egoitzaren aurrean, herriko dendetako arropa eta osagarriekin desfilatu dute. Udazkeneko tendentziak erakutsi dizkiete herritarrei.

Nola ari dira ikusten Zinemaldia kazetariak?

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Zinemaldira gerturatzen den talde handiena kazetariena da; 1.100 kazetari baino gehiago joan dira eta 200 film baino gehiago daude.