Jaiegunotan nork zer egingo duen erabakita dago, gutxi gorabehera. Kanpora joatea erabaki dutenek Europa aldera egingo dutela azaldu du Bergarako Halcon Bidaiak agentziako Maite Caballerok. Italia, Turkia eta Oihan Beltza dira nagusiki aukeratutako oporlekuak. Bada, ordea, inguruan geldituko denik ere. Egun pasa egiteko txangoak izango da kasu hauetan nagusi.