Goienaren magazinea. Debagoieneko gertaerak, tokiak, jarduerak, berriak edota pertsonak protagonista dituen saioa. Kanpoko erreportajeak, platoko elkarrizketak eta solasaldiak batzen ditu.
Debagoiendarrak mundutik: Itziar Aierbe
Debagoiendarrak mundutik HEMEN DEBAGOIENA

Alemaniako Munich hirian bizi da Itziar Aierbe arrasatearra, eta UnternehmerTUM izeneko enpresan dihardu lanean. Alemana ikasten ere ari da. "Hemen jende gehienak daki ingelesez, baina alemana da gehien erabiltzen den hizkuntza eta ikasi egin nahi dut", nabarmendu du.