Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Jose Ramon Aranbarri: "Etorkizunean ospitalizazio arloan ere ordaindu beharko dugula uste dut, murrizketa gehiago etorriko dira"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Osasun arloan Espainian 7.000 milioi eurotako murrizketak egingo dira. Murrizketa horiek, botiken berrordainketa sistema eta etorkizuneko osasun sistemari buruz jardun gara osasun tartean Jose Ramon Aranbarrirekin, bera inspektore medikua da Eusko Jaurlaritzako osasun sailean.

Herriko merkataritza, mugikorrean

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

Jaione Martinez eta Maria Amutxastegi MUko Telekomunikazioko Ingeniaritzako ikasleak dira, eta herriko merkataritzaren gaineko telefonorako aplikazio bat sortu dute. Ekonomia saioan izan ziren martitzenean.

Barnetegi ibiltariak, AEKk antolatuta

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Barnetegi ibiltariak AEKk antolatutako barnetegi ibiltariak oinez edo bizikletaz egin daitezke. Asier Arroita (Barnetegiaren antolatzailea) Igor Elordui (AEKko komunikazio arduraduna)

Mireia Alberdi: "Gizartean orokorrean heziketa nutrizionala falta da, oraindik ideia faltsu asko daude janariaren gainean"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Osasun tartean Mireia Alberdi dietista eta nutrizionista bergararra izan genuen. Uda gainean daukagu eta jendea garai honetan gorputza eta dieta gehiago zaintzen hasten da. Heziketa nutrizionalaren garrantzia, light produktuak, jaki integralak... horiek eta gehiago izan genituen berbagai Alberdirekin.

"Lehen gutxiago geneukan, baina ez genion 'krisia' deitzen"

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

Jose Mari Larrañaga eskoriatzarra Forokoop-eko kidea da, eta hilaren 13ko Forokoop-en VI. Jardunaldian parte hartuko du. Kooperatibek krisiaren aurrean zer ekar dezaketen azaldu zuen Magazinean.

Adrenoleukodistrofia gaixotasun arraroa Jone Lopez arrasatearraren eskutik

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

80. hamarkadan AEBetan aipatu ziren lehen aldiz gaixotasun arraroak. Horietako batzuk ezagutu ere ez ditugu egiten baina horietako bat izan dugu mintzagai. Adrenoleukodistrofia gaixotasuna hain zuzen ere. Gaixotasun arraro horietako bat da eta honen inguruan doktoradutza egiten ari da Jone Lopez arrasatearra.

"Telepresentzia zerbitzuarekin %30 aurreztu dezakete enpresek"

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

Euskal Herriko telepresentzia zerbitzu bakarra Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean dago. Hango gerenteak, Andoni Gartziak, zertan datzan azaldu zuen Magazineko Ekonomia saioan, eta negozio-bidaiatan %30 aurrezteko modua ematen duela esan zuen.

Arabako odol-emaileen eguna Aretxabaletan ospatuko da

  Osasuna  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA None

Arabako Odol Emaileen Eguna Aretxabaletan ospatuko dute ekainaren 10ean, domeka. Lehenengoz egingo dute jai hori Leintz aldean eta asmoa da "hemengo emaileak eskertzea". 500 bat lagun elkartzea espero dute Iturrigorri pilotalekuan egingo duten bazkarian.

Ekodiseinua eta ekonomia

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

Euskadiko I. Ekoeragingarritasun Astean parte hartzen dabil Mondragon Unibertsitateko Ekodiseinu gela. Bertako ordezkari Itsaso Gonzalez izan genuen Magazinean gonbidatu.

Sonia Ulacia: "Pentsamendu positiboa izaten ikasi behar dugu"

Erabiltzailearen aurpegia   Osasuna HEMEN DEBAGOIENA None

Sonia Ulacia gerontologoa auto-estimuaren gaineko ikastaroa gidatzen ari da azken asteetan Bergaran. Udalak eta Bizikasik antolatu dute eta datorren eguaztenean, maiatzak 30, izango da azken saioa. Atzo, eguaztena, 'Magazinea'n izan zen eta nork bere burua onartzearen eta mendekotasunik ez izatearen garrantziaz mintzatu zen.

Krisian ere arrakasta izan daiteke

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

Miguel Altuna Institutuko Roberto Rodriguez elkarrizketatu genuen Ekonomia tartean. Krisi garaian arrakasta duten enpresen ezaugarriez hitz egin zuen.

Javier Bikandi: "Kronet gaixo kronikoendako sare sozial emozionala da, aukeratzen duzun emozioetara moldatzen dena"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Kronet gaixo kronikoendako ataria jarri du martxan. Euskadin, osasun-sistemarekiko hamar komunikaziotik zortzi gaixotasun kronikoekin dute lotura eta gaitz horien tratamenduari dagokio, bestalde, osasun-gastuaren %77. Pazientearen autonomiarako sortu da Kronet eta helburu nagusia da paziente kronikoen eta haien zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea, egoera berean dauden beste batzuekin hitz egiteko, laguntza trukatzeko eta emozioak partekatzeko. Horri buruzko xehetasunak Javier Bikandik eman dizkigu, Kroneteko arduradunak eta O-berri-ko ikertzaileak.

Jose Mari Elortza: "Ezustekoa izan da CAF-Elhuyar sarietako Merezimendu saria irabaztea, baina sekulako poza eman dit"

 Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Kimika-doktorea da Elortza. Ikastolako irakasle izan zen Bergaran eta handik Donostiara joan zen, Kimika Fakultatera. Lan handia egin du euskara teknikoa garatzeko, besteak beste. Epaimahaiak bere ibilbidea errekonozitu gura izan du Merezimendu sariarekin. 'Magazinea'-n izan da astean.

Huhezinema jaialdiaren gainean, Iban del Campo antolatzailearekin

  Kultura  Aretxabaleta  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA None

Gaur, martitzena, Euspot lehiaketako sari-banaketarekin emango zaio hasiera aurtengo Huhezinema jaialdiari. Bihar, eguaztena, Huheziko ikasleen lanen emanaldia eta sari banaketa egingo dira Huheziko areto nagusian. Ondoren, Asier Altuna zinegilearen hitzaldia entzuteko aukera egongo da. Eguenean bukatuko da jaialdia lehiaketa ofizialeko 10 lan finalisten proiekzioarekin eta sari-banaketarekin, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Iban del Campo zinegile arrasatearra eta Huheziko irakaslea da jaialdiko antolatzaileetako bat eta 'Goiena Magazinea'-n eman zizkigun atzo, astelehena, Huhezinemako xehetasunak.

Leuzemia daukan 9 hilabeteko Fernando Riviere Aretxabaletako mutikotxoak hezur-muin transplantea behar du

  Osasuna  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Zazpi hilabete zituela, aurtengo otsailean diagnostikatu zioten gaixotasuna Fernandori: Leuzemia Mielomonozitikoa dauka. Bakarrik hezur-muin transplante baten bitartez osatu daiteke gaixotasun mota da hori, eta Fernandoren gurasoen eta bestelako senideen hezur-muinak ez dira balekoak. Ondorioz, herrikide eta inguruko bizilagunei dei egin diete hezur-muin emaile egin daitezen, hori da-eta osatzeko duen bide bakarra. Ezagutu gertutik Fernando mutikotxoaren kasua eta emaile egiteko beharrezko informazioa jaso bideoa ikusita.