Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

"Euskal Herrian oraindik badabiltza zientzian eta berrikuntzan inbertitzen; zortea daukagu"

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

IK4-Ikerlaneko Raul Torrego ikertzaileak, Iñaki Valekin eta MUko Eñaut Muxikarekin batera, saria irabazi zuen Washingtonen, eurek garatutako teknologia baten inguruko artikulu bati esker. Teknologia berritzaile hori aplikatzen dabiltza orain. Torregoren iritziz, "Euskal Herrian, gobernuak eta enpresak konturatu dira berrikuntzan eta zientzian inbertitu egin behar dela, eta oraindik badabiltza inbertitzen".

Eider Otxoa: "Jaiotzean galdutako seme-alaben dolua gainditu daiteke"

 Antzuola  Aretxabaleta  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Jaiotzean, jaiotzeko ekintzaren bueltan, seme-alabaren bat galdu duten Debagoieneko lau familiak –Antzuolako hiruk eta Aretxabaletako batek– 'Guretxikixak' bloga sortu dute ('www.guretxikixak.org'). Euren testigantzak, gomendioak, informazioa... jasotzen ditu blogak. Sortzaileetako bi platoan izan ditugu asteon.

Zoriontsu izaten laguntzeko, entrenamendu mentala

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Entrenamendu mentala zoriontsu izateko izenburupean, ikastaro bat egin dute Eskoriatzan. Ikastaro hori Urko Arozena entrenamendu mentaleko irakasleak eman du eta osasun tartean izan dugu zoriontsuago bizitzeko zein tresna eta zein ariketa egitea komeni den azaltzen. Entrenamendu mentalean dago gakoa Arozenaren ustez, eta gure burua maitatzen ikasteko aholkuak eman dizkigu.

Buruko gaitza duten pertsonek egindako irratia jarriko dute martxan Why Not? fundaziokoek

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Donostiako Why Not? fundazioak buruko gaitzak dituzten pertsonei eta familiartekoei laguntzen die eta buruko gaitzengatik tratamenduan dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin sortu zen. Hainbat proiektu eraman dituzte aurrera orain arte eta momentu hauetan beste proiektu bat dute esku artean; irrati bat jarriko dute martxan buruko gaitza duten pertsonekin eta ospitale psikiatriko ezberdinetako pertsonek egingo dute irrati hori gainera. Horri guztiari buruz berba egin dugu Why Not? fundazioko kolaboratzaile Ainhoa Sedano eta Ainara Ernandorekin.

Korrika 18 Debagoienean (2)

  Kultura  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza  Leintz Gatzaga HEMEN DEBAGOIENA None

Korrika Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan barrena.

Korrika 18 Debagoienean (1)

  Kultura  Antzuola  Bergara  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Korrika Elosua, Bergara, Antzuola eta Oñatin barrena.

Elikaduraren garrantzia, diabetesaren prebentziorako

  Osasuna  Aretxabaleta  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak antolatuta, diabetesaren inguruko Osasun Ikasgela egin zuten Oñatin joan zen astean eta gaur, martitzena, Aretxabaletan egingo dute Arkupen 19:00etan. Diabetesaren prebentzioan elikaduraren garrantzia azpimarratu dute Isabel Arenaza Oñatiko Osasun Zentroko Erizaintza arduradunak eta Kizkitza Alustiza Oñatiko Osasun Zentroko erizainak.

Maite Iturbe, EiTBko zuzendari nagusia, 'Magazinea'n

 Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Arrasatekoa gurean izan zen atzo, martitzena, erronka berriari buruz, EiTBren egungo egoeraz eta etorkizunaz edota toki hedabideez duen ikuspuntuaz. Gertuko agertu zen, Txomin Madina eta Eneko Azkaratek egindako elkarrizketan.

Sorturen Deba bailarako koordinatzaileari elkarrizketa

 Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Eratu berri duten Sortu alderdiaren gainean berba egin genuen atzo, astelehena, Ibai Redondo bergararrarekin 'Magazinea'n. Alderdiko koordinatzailea da Redondo, Deba bailaran.

Jesus Larretxea: "Gaixotu bezala, nork bere burua sendatzeko gaitasuna du eta makrobiotikak asko laguntzen du"

  Osasuna  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Joan zen egubakoitzean Bergaran makrobiotikari buruzko hitzaldia egin zuten eta Jesus Larretxea makrobiotikaren aholkularia izan zen hizlaria. Larretxea osasun arazo larri batek hurbildu zuen makrobiotikara eta hainbat hitzaldi eta ikastaro ematen ditu berak eraiki duen bizi filosofia propioa zabaldu nahian. 35 urterekin minbiziak bere bizitza arriskuan jarri zuen baina gaixotu bezala, nork bere burua sendatzeko duen gaitasuna aldarrikatzen du.

MUko 250 ikasle munduan zehar proiektuak garatzen

 Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko (LEINN) edo harekin lotutako masterren bateko ikasleak dira guztiak. Lehen mailakoak –Herbehereetakoak, Madrilgoak eta Gipuzkoakoak– Finlandian daude honezkero, bigarren mailakoak San Frantziskon daude eta hirugarren mailakoak oraindik Txinan baldin badaude ere, laster Indiara joango dira. Ideiak eta proiektuak martxan jartzearen garrantzian oinarritua dago gradua eta ikasleek eginez ikasten dute.

Gerrako errekreazioa Elgetan, apirilaren 28an

 Elgeta HEMEN DEBAGOIENA None

Tropa frankisten atzeraldia irudikatu gura dute apirilaren 28an Elgetan, eta prestaketa lanetan murgilduta dabiltza Intxorta 1937 kultur elkartea eta Udala. Apirilarekin Elgetan egin ohi duten omenaldia berezia izango da aurten, "Euskal Herrian tamaina honetako lehenetariko errekreazioa izango da", esan du udal turismo teknikari Iraitz Lazkanok.

Kobazuloen IV. Eguna domekan Arrikrutzen

 Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA None

Arrikrutzek IV. Koben Eguna ospatuko du domekan, martxoak 3, Euskal Herriko bete zazpi kobekin batera. Hori dela eta, sarrerek prezio erdia izango dute, eta ipuin musikatu eta dokumental emanaldiak antolatu dituzte, domekarako eta martitzenerako, hurrenez hurren. Oñatiko Turismo eta Garapen Agentziako teknikari Ikerne Altubek eman ditu azalpenak 'Magazinea'n.

Baikarako Imanol Zubizarreta Wert legeari buruz

  Hezkuntza  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Baikarako –Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa– kide Imanol Zubizarreta 'Magazinea'n izan da asteon, Wert legeak zertan datzan azaltzen eta federaziotik ikusten dizkioten akatsen berri ematen. Zubizarretaren esanetan, garbi dago hezkuntza-sistema aldatu nahi dutela PPk nahi duen gizartea eraikitzeko.

Etxe bat janzteko beharrezko altzari eta osagarriak

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Etxe bat janzteko beharrezkoak diren altzarien eskaintza zabalari buruz hitz egiten dugu bideoan. Sukaldeak, egongelak, logelak, sofak, haur eta gazteentzako logelak eta koltxoien eskaintzari buruz jarduten gara, hain zuzen. Gustu ezberdinetako bezeroei zuzendutako altzariak erakusten ditugu eta poltsiko guztietara moldatzen diren prezioekin gainera.