Gorlako Igoeraren 49. edizioa jokatu zen pasa den domekan, hilaren 24an. Lasterketa hasi eta lehenengo hamar minutura izandako eroriko baten ondorioz, lasterketa motzagoa egin behar izan zuten txirrindulariek, baina, hala ere, "pozik" daude antolatzaileak. Laboral Kutxa taldeko Ander Ganzabal izan zen azkarrena, eta Mendiko Saria ere berak eskuratu zuen. Hurrenez hurren izan zituen Alvaro Sagrado (Brocar) eta Ibai Azanza (Finisher).