Logoa

HARMAILATIK

Tourmaleta biziketaz... gurpil bakarrean

HARMAILATIK

Kantoikrit proban onena Ceresa Thimothé frantziarra

  Kirola  Debagoiena  Oñati HARMAILATIK

Kantoitkrit lasterketaren hirugarren edizioak eman zuena, bideoan. 

Munduko Txapelketan izango da Malen Ruiz de Azua

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Malen Ruiz de Azua pertika jauzilariari elkarrizketa eta aste bukaerako kirol hitzorduak Harmailatik saioan.

Arrasateko Motorshow-ko antolatzaileak 'Harmailatik'-en

  Kirola  Arrasate  Debagoiena HARMAILATIK

Arrasateko lehenengo motorshowa egin zuten domekan Markuleten, eta astelehenean saioan izan genituen antolatzaileak, nondik norakoak kontatzen. Horrekin batera albiste izan ziren Arlabango auto igoera, Arrasateko Udalak omendutako atleta eta kirol taldeak eta Markel Irizarrekin eta Aritz Gordorekin egindako argazki saioaren bideoa. 

Torreuzoko krosaren laburpena, eta Oñatiko II. raidak eman zuena

  Kirola  Debagoiena HARMAILATIK

Torreauzoko krosarekin egindako laburpen zabala (Sergio Gartzia eta Estela Biain izan ziren onenak) Harmailatik saioan. Horrekin batera, Oñatiko II. raid-ak eman zuenaren lasterketa, eta Markel Irizarrekin ere izan ginen, Tourrera joan aurretik.

Hogei urte Aloña Mendi Hirugarren mailara igo zela

  Kirola  Debagoiena  Oñati HARMAILATIK

Duela 20 urte lortu zuen Aloña Mendik Hirugarren mailara igotzea, 1994ko maiatzaren 22an, Loiolan. Eta, Ligako azken jardunaldian, maiatzaren 29an, Danok Bat taldeari 6-1 irabazi ostean jaia ospatu zuten Azkoagainen. Bada, zapatuan orduko eta egungo jokalariek lagunartekoa jokatuko dute, eta bazkaria egingo dute gero. Saioan, orduko kapitain Jose Luis Abaunz, egungo kapitain Iker Olalde eta jaiaren antolatzaile Aratz Losada batu genituen. Horrekin batera, Zaldibarko finaleko irudiak eta Nazioarteko Zazpinako Txapelketa ere jaso genituen.

Errekalde auzoko goitibehera lasterketako laburpena

  Kirola  Oñati HARMAILATIK

Julen Agirreburualde legazpiarrak irabazi zuen Errekaldeko lasterketa. Aurten inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da, eta ikusmin handia piztu zuen lasterketak, gainera. Hemen "Harmailatik" saioan eskainitako bideoa.

Zortzi tonako balentria

  Kirola  Oñati HARMAILATIK

Zortzi tonako kamioia 25 metro mugitu zituen Igor Urteagak Asentzioko jaietako erronkan. Erakustaldia sekulakoa izan zen eta ahalegin itzela izanda ere, erraz mugitu zuela aitortzen du Urteagak.

Arkaitz Lizarralde eta Alex Azkargorta desafioko irabazle

  Kirola  Oñati HARMAILATIK

Desafio parekatuaren ostean, Arkaitz Lizarraldek eta Alex Azkargortak irabazi dute Asentsioko jaietan jokatu duten apustua.

50 kiloko harriarekin hamalau jasoaldi egin ditu Manex Urrutiak

  Kirola  Oñati HARMAILATIK

Erakustaldia egin du Manex Agirrek Murgiako jaietan. Minutu batean 50 kiloko harria hamar aldiz jasotzea zen bere helburua. Azkenean, hamalau jasoaldi egitea lortu du eta pozik azaldu da egindako lanarekin.

EBA mailara igo da Ointxe! taldea

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

MU EBA ligara. Finala 56-54 irabazita, disfrutatzeko ordua heldu zaie Ointxe! taldekoei. Azken segundora arte dena egon da erabakitzeko eta minutu bakarrera Azpeitiarren hiruko batek etxekoei etorkizuna ilun jarri badie ere, Gorka Arexolaleibak izugarrizko erantzuna eman dio beste hiruko batekin. Begietan malkoekin amaitu du batek baino gehiagok, izan ere, gaurkoa bide luze baten saria izan da. Zorionak!

Aloñako igoeraren prebioa

  Kirola  Debagoiena HARMAILATIK